Gasteizko LGTBI kolektiboaren topagunea

Gay Gasteiz

GayGasteiz bueltan da. Eraberritua, beste itxura batekin. Betikoa, baina ezberdina. Gasteizko LGTBI komunitatearen topagunea izateko asmoarekin gaude hemen, gure hiriko gay mugimendua berpiztu eta bistaratzeko asmoarekin. Lagunduko?

©2008 - 2015 GayGasteiz.org. All rigths reserved. Con la tecnología de Blogger.

Sarrera

Iruzkin

Taldea

Erredaktoreak

Elkartu Zaitez

Konekta Zaitez Gurekin!

GASTEIZKO GAY GIDA

  • Urtero bezala, Andre Maria Zuriaren jaiak iritsi dira eta Gasteiz ondo pasatzeko gogoz datorren jendez betetzen da. Baina hauek ez dira edonolako jaiak izango!  Atzoz bezala, aurten ez gara jaietan zer dagoen kontatzera mugatuko eta gure jai propiora gonbidatuko zaituztegu. Izan ere, Darkablar-eko gure lagunekin egun horietako LGTBI topagune nagusiena izatea espero duguna prestatu dugu: GayGasteiz hirugarren jaia. Abuztuaren 5an izango da.

  • Honezkero galdezka arituko zinen... Eta aurten, zer? Noiz? Non? Ba lasai egon zaitez, hemen dituzu eta Gasteizen 2016ko LGTBI Harrotasun egunaren inguruan antolatuko diren ekintzak, laburbilduta. Ikusiko duzun moduan, aspertzeko astirik ez duzu izango! 

    Ekainak 25, larunbata


    Zertarako itxoin 28ra arte larunbat honetan hasi ahal bada jaia? Transbollomari festa antolatu du Transbollomari Plataformak! Judimendiko txosnetan hasiko dira egitarauarekin, eguerdiko 12:00etan, poteo transmaribollo bateaz. Egunak luze joko du, Candela taberna izango delarik gune nagusia. DJak, bazkari autogestionatua, ekintza ezberdinak... Guk, zu izanda, ez genuke galduko...



    Larunbat honetan bertan La Cassette tabernako lagunek gau interesgarria antolatu dute, urtero bezala. Gaueko 22:00etan La Polaca-ren show-ak emango dio hasiera jaiari. Honekin ere aspertzeko arrazoirik ez, ziur gaude! Gaueko 00:00etatik aurrera dantzarako momentua iritsiko da... Animatu zaitez!



    Eta honekin nahikoa ez baduzu izan, ez arduratu, baduzu eta nora joan. Goizaldeko 02:30etatik aurrera, MITIKA diskoteka berrian (lehen Datura zena), Harrotasun eguna dela eta emanaldi berezia prestatu dute DEICARO ELECTOMUSIC-en eskutik. Aurretik Camden Pub-en ere zer egin eta entzun izango duzu, nahi izanez gero. MITIKA itxi arte egon ahal izango zara?!



    Ekainak 28, asteartea

    Lehen ospakizun eta aldarrikapenak gogoan ditugula oraindik, indarrak batu eta ekainaren 28ko manifestazioan parte hartzera animatzen gaituzte Transmaribollo plataformatik, Ama Zuriaren plazan, arratsaldeko 20:00etan. "BORROKA SARETUZ, GORPUTZAK ASKE" aldarriarekin batera "Transbollomari Borroka Eguna" deitu dute, oraindik ere asko dugulako borrokatzeko, denok dakigun moduan. Manifestazioan parte hartu ostean, Gaztetxera edo In Cafe & Lounge -en tradizozko jaiara gerturatzea ideia ona izan daiteke. Bertan ikusiko gara, ezta?




    Ekainak 29, asteazkena / Ekainak 30, osteguna

    Asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan abiatuta, SúKubon "SEXARNESATE" hankarako arnes tailerra prestatu dute 7menos20-ko lagunek, Zaharraz Harro-rekin batera... Zer den hori? Ba, bertara joan eta bat egitea besterik ez duzu, ziur ez zarela damutzen ;)

    Ostegunean, berriz, zure aldarrikapenak zurekin soinean eramateko txapa tailerra dago. Ikusten duzu, eskulanetan aritzeko astia ere baduzu... Aukera onak biak, zalantzarik gabe!!



    Uztailak 2, larunbata

    Aurten 2 asteburutan banatu dira Harrotasun Eguneko jai eta aldarrikapenak. Zaharraz Harro-ko egitarauaren barne, Darkablar Wine & Music-en "ZH Harrotasun Maratoia" prestatu dute arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Darkablarrek oraingoan ere zer esana emango duela ziur gaude, eta zu?



    Gasteizen bertan zer, noiz eta non egiten den jakin nahi izanez gero, 2016ko Harrotasun Agenda-ri begiradatxo bat botatzea besterik ez duzu, badakizu!

    2016 Harrotasun aste bikaina izatea espero dugu eta, beti bezala... Astindu Gasteiz!

Iruzkinak

Bisitariek esan dutena